Ekaitzak sortzen dituen jeinua da. Berak nahi bezala gidatzen ditu ekaitzak. Berak agintzen du klimatologian. Berak bidaltzen ditu trumoi eta tximistak; uztak galarazten ditu eta inguruko herritarrak izutzen ditu. Nekazarien
Heriotza. Sendo errotutako sinesmen baten arabera, pertsona bati hiltzeko unea iristen zaionean, hau da, lurretik beste mundu batera joateko unean, jeinu bat agertzen zaio. Arimen bila ibiltzen den eta heriotza
Gizon otsoa. Izaki higuingarritzat hartzen da, erdia gizona eta erdia otsoa; basoetan bizi da, eta, batzuetan, gauez agertu ohi da, katez beterik. Piztia basati hau gizakia arrazionalen eta irrazionalen arteko
Ekaitzaren, suaren, uhaldeen eta haizete bortitzen jeinua da. Gertakari suntsitzaile horiek hurbiltzen direnean, Eateren hotsa entzuten da, hurbiltzen ari diren hondamendiak iragarriz. ‘Errete’ (sutea) hitzetik dator, beraz, izena, eta litekeena
Gaur egun, oro har alegiazko izaki mota bat adierazteko erabiltzen da iratxo hitza, baina Bizkaiko antzinako elezaharretan, pertsonaia mitiko jakin bat zen. Iratxo jeinu bihurri bat da, gauez ageri ohi
Deabrua da, jeinu gaiztoa eta erlijioaren etsaia. Pertsonei kalte edo min egitea du helburua, edo kalte egin dezaten eragitea. Baina ez da garaitezina, eta litekeena da maltzurkeria pixka batekin bere
Basoko gizaki basatia da. Jentilekin ere lotu ohi da. Natura gizakiek inbaditutako lekuetatik babesteko gelditu zen lurrean. Garaia eta indartsua da, eta belaunetaraino iristen zaio ilea. Artaldeak eta artzainak babesten
Jentilak dira kristautasunaren aurretik Euskal Herrian bizi ziren lehenengo biztanleak. Indar gizagabea dutela esan ohi da, larruez jazten dira, eta mendian bizi dira. Harri handiak jaurtitzen dizkiete etsaiei. Menhirrak (jentilen
Beste kulturetako sirena edo ninfen baliokidea izanik, euskal mitologiaren pertsonaia ezagunenetako bat da. Laminak izaki ederrak dira, emakume itxura dute, eta ibaietan egon ohi dira. Gorputzaren erdia gizakiarena dute, eta
Sugaar Mari jainkosaren senarra da. Haitzuloetan bizi ziren suge hegalari baten forma du, eta oso lotua dago tximista eta trumoiei. Gurasoen aginduak betetzen ez dituzten haurrak zigortzen ditu, besteak beste.