Tartalo

Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Haitzuloetan bizi da, eta gazteak harrapatu eta irensten ditu. Greziar mitologiako ziklopeetan du jatorria. Erreniegako nafar mendikatearen inguruan bizi zela esaten dute.

Traganarru

Erauntsien jeinua da. Itsasoko urari, hainbat putzuri eta erreketako urgeldiei beldur diete Euskadiko hainbat herritan, jeinu jakin batzuen bizileku direlako (laminak, batez ere) eta ur hondo horietan antzinako etxe edo

Mairi

Nafarroa Beherean, Mairi esaten diote herri sinesmenen arabera berebiziko indarra duen emakumezko jeinu bati. Gainera, zenbait lekutan esaten denaren arabera, Mairi izan zen Euskal Herrian bizi izan zen gizaki zaharrena.

Mairu

Euskal mitologiaren arabera, trikuharri (mairu harri) edo harrespil (mairu baratza) asko Mairu izeneko izakiek eraiki zituzten. Gizon erraldoiak direla esaten da, eta ekialdeko eremuetako elezaharretan aipatzen dira bereziki. Mendebaldeko jentilen

Errolan

Jeinu indartsua, harri izugarri handiak jaurtitzen zituen mendi batetik bestera, edo bailara batetik bestera. Are gehiago, erraldoi hitzak pertsonaia honetan du jatorria. Orreagan, Baskoien esku hil eta Karlomagnoren iloba zen

Maru

Giza itxura duten eta bekokian bi adar dituzten pertsonaia mitikoen izen arrunta da Maru. Ataun eta inguruko elezaharren arabera, Maumendi izeneko mendian bizi da, lurpean edo haitzuloetan. Inguruko herritarrek beldur

Zezengorri

Zezengorri haitzuloetan bizi den izaki bat da. Behi edo zezen forma du, eta Mariren bizilekuak babesten ditu. Askoren ustez, Mari bera da Zezengorri.

Galtzagorri

Kultura guztiak izan ohi dituzten iratxoak dira. Oso tamaina txikiko gizon eta emakumeak dira, eta nagusiek agintzen dieten guztia egiten dute. Izenak adierazten duen bezala, galtza gorriak izan ohi dituzte,

Sorginak

Sorgina hitzak sortu hitzean eta -gin atzizkian du jatorria, beraz, jaiotzak eragiten dituela (emagin) adierazi nahi du. Euskal erlijioko apaiz emeak druida zelten antzekoak ziren, eta haien ardura ziren gurtza

Maide

Gaueko jeinu bat Maide. Etxeko tximiniatik sartzen da, gauez, bertakoek utzi dizkioten opariak jasotzeko. Gizaki itxura du, eta, elezahar askotan, Laminen lagun gisa agertzen da. Herri sinesmenen arabera, trikuharriak eraikitzeko