DESKRIBAPENA

Gizon otsoa. Izaki higuingarritzat hartzen da, erdia gizona eta erdia otsoa; basoetan bizi da, eta, batzuetan, gauez agertu ohi da, katez beterik. Piztia basati hau gizakia arrazionalen eta irrazionalen arteko harremanaren emaitza da. Luzaide inguruan (Nafarroa), egundoko indarra duela uste dute, eta biribila du hanka bat.