Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Haitzuloetan bizi da, eta gazteak harrapatu eta irensten ditu. Greziar mitologiako ziklopeetan du jatorria. Erreniegako nafar mendikatearen inguruan bizi zela esaten dute.
Kristautasunaren aurretik Euskal Herrian zeuden sinesmenen, pertsonaia mitikoen eta elezaharren multzoak osatzen du euskal mitologia. Naturaz gaindiko mundu bat da, gizakiak berak sortua bizitzaren funtsezko arazoei erantzuteko helburuarekin. Euskaldunen antzinako erlijioa izan zen mitologia, nolabait esatearren.