DESKRIBAPENA

Giza itxura duten eta bekokian bi adar dituzten pertsonaia mitikoen izen arrunta da Maru. Ataun eta inguruko elezaharren arabera, Maumendi izeneko mendian bizi da, lurpean edo haitzuloetan.

Inguruko herritarrek beldur handia zieten, zenbaitetan, abereak jasotzeko asmoz edo beste edozein arrazoi zela-eta beren bizitokira hurbiltzen zen edonor bahitzen zutelako. Bestalde, beren inguruan bazkan zebiltzan animaliak lapurtzen zituzten.