DESKRIBAPENA

Euskal mitologiaren arabera, trikuharri (mairu harri) edo harrespil (mairu baratza) asko Mairu izeneko izakiek eraiki zituzten. Gizon erraldoiak direla esaten da, eta ekialdeko eremuetako elezaharretan aipatzen dira bereziki. Mendebaldeko jentilen antz handia zutela esaten da. Mairuak gizon basatiak ziren, handiak, bizkorrak eta aberatsak. Harri handiak eramaten zituzten buruan batetik bestera. Mendietan bizi ziren, eta Laminen maitaleak ziren.