DESKRIBAPENA

Nafarroa Beherean, Mairi esaten diote herri sinesmenen arabera berebiziko indarra duen emakumezko jeinu bati. Gainera, zenbait lekutan esaten denaren arabera, Mairi izan zen Euskal Herrian bizi izan zen gizaki zaharrena. Elezaharraren arabera, Mairik Arradoi mendiko harkaitz izugarriak eramaten zituen eskuan, trikuharriak, gazteluak... eraikitzeko. Harrizko estalki handiak, Marietxekoak, Gaxteeniako trikuharria (Mendibe) edo Armiagakoa (Behorlegi) esaterako, Mairik eraman zituen bertara.