DESKRIBAPENA
Gaueko jeinu bat Maide. Etxeko tximiniatik sartzen da, gauez, bertakoek utzi dizkioten opariak jasotzeko. Gizaki itxura du, eta, elezahar askotan, Laminen lagun gisa agertzen da. Herri sinesmenen arabera, trikuharriak eraikitzeko gaitasuna du, besteak beste.