DESKRIBAPENA
Dragoi gaizto bat da, eta suge handi baten forma du (izenaren bigarren zatian adierazten den bezala). Haitzuloetan bizi da, eta gosea asetzeko baino ez da bertatik irteten. Bere haitzuloaren inguruan bazkan dabiltzan etxeko animaliak eta gizakiak jaten ditu. Elezahar ugariren arabera, inguruko herritarrei, noizean behin, gizaki bat eskatzen omen die, gosea asetzeko; horrela lasaitzen da basapiztia, eta herritarrak, aldi berean, lasai egon litezke bolada batean. Hegan egiten duenean, suaren arrastoa uzten du, eta izugarrizko hotsa ateratzen du.