Tradizio mitologiko oso aberatsa du Euskal Herriak. Sorginak, erraldoiak, iratxoak, dragoiak, laminak eta Mari jainkosaren eraginpeko beste hainbat izakik bete zuten herri honen iruditeria mendez mende. Kristautasunaren aurreko sinesmenak eta tradizioak orain dela gutxi arte iraun dute, bere horretan edo kristautasunarekin nahasturik, eta belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho helarazi dira, ipuin eta elezahar moduan.
Leku batzuetatik besteetara aldatu egiten da narrazioa, eta istorio horietako protagonista diren izakiak ere ez dira beti izen berekoak.