Zozomikoteak

Lekua: Ubegiko haitzuloa

Bazen behin artzain bat haserreak hartuta, oso eguraldi txarra egiten ari baitzen martxoan. Hilaren azken egunean, honela esan zion artzainak martxoari: “Martxoa, martxoa, okerrena opa dizut”.

Martxoak, orduan, honela eskatu zion apirilari: “Apiriltxo, apiriltxo, eman bi egun eta erdi artzainak galdutako ehun ardi eta ahariarentzat”. Eta apirilak bi egun eta erdi utzi zizkion. Eta egun horietan, martxoak izugarrizko ekaitza eragin zuen, eta, ur jausi baten ondorioz, ardi guztiak desagertu ziren, Ubegiko haitzuloan.

Artzainak aharia hartu zuen, baina begian sartu zitzaion adarra, eta begibakar gelditu zen. Orduz geroztik, apirileko lehenengo bi egun eta erdietan eguraldi txarra egiten du.