Sorgina hitzak sortu hitzean eta -gin atzizkian du jatorria, beraz, jaiotzak eragiten dituela (emagin) adierazi nahi du. Euskal erlijioko apaiz emeak druida zelten antzekoak ziren, eta haien ardura ziren gurtza eremuak eta zeremoniak.
Haiek ziren jendea sendatzeko basa belarrak eta fruituak biltzearen arduradunak. Sorginek Akelarre izeneko bilerak egiten zituzten gauez. Askotan, katu, asto edo piztia forma hartzen dute, eta gorputzaren atalen bat falta dute, gehienetan (eskua, hanka edo burua).
XV. eta XVII. mendeen artean sorginen kontrako epaiketa ugari izan ziren Euskal Herrian; epaiketa horietan, herri sineskeriak, erlijioa, auzokoen arteko liskarrak eta politika nahasten ziren. Inkisizioarekin emakume ugari erre ziren Euskal Herrian, sorginak izatearen salaketapean.
Ordutik aurrera, sorgina hitzak utzi egin zion antzinako euskaran zuen esanahiari, alegia, emagin izateari.