DESKRIBAPENA

Euskal haurrentzat pertsonaia mitologiko kutunena da, zalantzarik gabe. Olentzero ikazkina da, eta Gabon gauan jaisten da menditik Gabonen berri eman eta Euskal Herriko etxe guztiak opariz betetzera; zenbaitetan, ikatza ere ekartzen du, gaizki jardun dutenentzat.

Olentzero izena "Oles-aro" esapidetik dator; antza denez, horrela esaten zioten antzinako euskaldunek neguko solstizioari.

Olentzeroren itxura aldatu egiten da lekuaren arabera; edonola ere, ikazkin bakarti eta lodikote gisa ageri da, oro har, eta biziki gustatzen zaio jatea eta ardo ona edatea. Oso kolore ilunak baliatzen ditu jazteko, eta beti eramaten ditu txapela eta pipa bat.