DESKRIBAPENA
Jentilak dira kristautasunaren aurretik Euskal Herrian bizi ziren lehenengo biztanleak. Indar gizagabea dutela esan ohi da, larruez jazten dira, eta mendian bizi dira. Harri handiak jaurtitzen dizkiete etsaiei. Menhirrak (jentilen harriak) eta harrespilak (jentil baratzak) eraiki zituztela esaten da, eta baita Euskal Herriko hainbat eliza, zubi eta etxe ere. Inor baino lehenago ezagutu zuten nekazaritza, eta gauza asko erakutsi diete gizakiei.
Erlijio kristaua ezarri ondoren, urruneko parajeetan hartu zuten babesa pertsonaia hauek, eta oso modu baketsuan bizi izan dira orduz geroztik.