DESKRIBAPENA

Heriotza. Sendo errotutako sinesmen baten arabera, pertsona bati hiltzeko unea iristen zaionean, hau da, lurretik beste mundu batera joateko unean, jeinu bat agertzen zaio. Arimen bila ibiltzen den eta heriotza ekartzen duen pertsonaia mitologiko hori da Herio. Pertsona bati biraoa egiten edo begizkoa botatzen zaionean, Heriok bere lana egin, eta beste mundura bidaltzen du. Zakur baten ulu jarraituek Herioren iritsiera iragartzen dute, eta etxe horretan norbait hilko dela iragartzen dute. Jeinu horrek gaixo bati bisita egiten dionean, Herio oheburuan jarri eta hil egiten da gaixoa; oinaldean jartzen bada, aldiz, gaixoa sendatu egingo da.