DESKRIBAPENA

Ekaitzaren, suaren, uhaldeen eta haizete bortitzen jeinua da. Gertakari suntsitzaile horiek hurbiltzen direnean, Eateren hotsa entzuten da, hurbiltzen ari diren hondamendiak iragarriz. ‘Errete’ (sutea) hitzetik dator, beraz, izena, eta litekeena da suaren jeinua izatea jatorriz. Baso batean sute bat sortzen denean edo eraikin bat erretzen denean, haren bizarrak dira sugar uhindunak, zerurako bidean, han bizi baita bera.