Euskadiko hainbat alderditan gurtzen den animalia da. Zeanuriko haur bati hortz edo hagin bat erortzen zaionean, gauera arte gordetzeko ohitura dago, eta saguzarrari jaurtitzen zaio, teilatuetako hegalen azpitik hegan agertzen denean, eta honela esaten da:
“Sagusarra
Eutzi agin sarra,
Ekazun agin barrie,
Sagusar barragarrie.”