Iraganeko secretuak

Mitoak eta Sinesmenak
delimiter image
Marigorri (Izaki Donea: Animalia)

Arrasate inguruan “Amandre gonagorri” esaten zaio. Intsektu hau sakratua da leku askotan, eta biharamunean zer eguraldi egingo duen esateko eskatu ohi zaie. Era horretara, Ataunen haurrek ohitura dute behatz erakuslean jarri eta honela esateko, hura behatzaren muturrera igotzen den bitartean:

“Mari gorri, gona gorri,
Bihar euzki ala ebi?”

Igo eta hegan egiten badu, eguraldi ona egingo duen seinale; bestela, euria egingo du. Arrasaten, bestalde, eguzkia atera dadin eskatzen diote, eta, horretarako, hitz hauek esaten dituzte:

“Amandre gona gorri,
bihar eguzki”