Euskal Herriko festa laiko deigarri eta koloretsuenak dira. Badaude hiriko Inauteriak, eta modernoak, hala nola Tolosakoak, eta, beste aldetik, landa eremuko inauteriak daude, tradizionalagoak eta ia beti pertsonaia mitologiko bati lotuta egon ohi direnak.
- Zanpantzar (Ituren eta Zubieta): Euskal kulturako pertsonaia tradizionala da Zanpantzar; Ituren eta Zubieta nafar herrietakoa da jatorriz. Urtarrilaren azken astean, Inauterien iritsiera iragartzen dute, zintzarriak joaraziz (joaleak). Joaldun ere esaten zaie. Gaur egun Nafarroan zein Euskadin ikusten dira Zanpantzar konpartsak. Landa eremuko tradizio bat da, baina ez da ezagutzen zehazki zer jatorri duen; edonola ere, horien zentzua izan liteke neguaren ondoren natura “esnatzea”, etengabe zarata eginez.
- Zagi-dantza (Markina-Xemein): Inauterietako igandean, gazte talde batek interpretatu ohi du dantza hau, euskal Inauteriaren adierazgarrienetako bat. Konpartsaren barruan hartz bat ere eramaten da, haurrak izutzen dituena, eta baita hezitzaile bat ere, hura zaintzeko.
- Mamoxarroak (Unanua): Mamoxarroa Altsasuko inauteriko pertsonaia da, jatorri ezezagunekoa: erdia gizona da eta beste erdia zezena.
- Kotilungorriak (Uztaritze)
- Atorrak (Mundaka)
- Lantzeko Inauteriak (Nafarroa)
- Zamaltzain /maskaradak (Zuberoa)
- Zakozahar (Lesaka)
- Erraldoitxoak (Nafarroa Beherea)
- Hartza (Arizkun)
- Miel Otxin (Lantz)
- Markitos (Zalduondo)