Etxearen eta arbasoen gurtza.
Jainkoen izaera femeninoa da euskal mitologiaren ezaugarri berezietako bat: Amalur, Eguzki Amandrea, Ilargi Amandrea…
Etxeak amaren gorputza adierazten du familiaren unibertsoan. Eta Etxekoandre da, berriz, amaren arima. Etxea da gizakiak bizi diren lekua, eta etxera itzultzen dira hilak gauez, suaren argitan egotera. Etxe barruan beste izaki batzuk ere bizi dira, hala nola Etxejaun, tximiniatik sartu eta etxea babesten duen iratxoa; edo Galtzagorriak –galtza gorriak dituzten iratxo txikiak–, gizakiei beren zereginetan laguntzen dietenak.