Pertsona batzuek begiradaren bidez beste pertsonengan kaltea eragiteko gai direla adierazten duen sineskeria. Euskal mitologian sorginkeriarekin du lotura. Izan ere, sorginek, akelarreetan, begizkoz jotzen zituzten haurrak, helduak eta animaliak. Amuleto magikoen bitartez aurre egin ziezaiekeen. Gaur egun, etxearen eremuarekin dago lotua, eta emakumeak izaten dira protagonista.

Iraganeko secretuak
Mitoak eta Sinesmenak

