Iraganeko secretuak

Mitoak eta Sinesmenak
delimiter image
Asto (Izaki donea: Animalia)

Animalia hau izaki bedeinkatu bat dela uste da, bere bizkarrak gurutze itxura duelako eta Jesus eta Ama Birjina eraman zituelako. Gutxitan hartzen du sorgin batek asto itxura. Asto bat hil denean “hil da” esaten da, pertsona bati esaten zaion bezala, eta ez da “galdu da” esaten, beste abereekin gertatzen den bezala, ezta ” akabau” ere, piztiei buruz esaten den bezala.