Euskal Mitologia
Euskal Mitologia
  • Hasiera
  • Gure mitologia
  • Pertsonaiak
  • Sinesmenak
  • Elezaharrak
  • Lekuak
  • Glosarioa
2017-01-05 by euskalmitologia in Mitologia
Ituren eta Zubietako inauteriak

Ituren eta Zubietako inauteriak urtarrilaren azken asteko astelehenean eta asteartean ospatzen dira egun. Euskal Herriko inauteri tradizional ospetsuenetakoak dira, bereziki Malerrekako bi herri mugakide horietako joaldun izenekoek egiten dituzten segizio ikusgarri eta zaratatsuengatik, joaldunen janzkera bitxiarekin eta bizkarrean daramaten joare parea erritmo binarioaz jotzen dutenean. Astelehenan Zubietako joaldunak bere herritik segizioan abiatu eta Iturenerantz doaz hango joaldunekin elkartzeko. Asteartean, aldiz, Iturengo joaldunak dira Zubietarako segizioa egiten dutenak. Ituren eta Zubietako joaldunen segizioa antzinatik ospatzen da, lehen ospakizunaren urtea edo garaia zehaztu ezin izan den arren, eta frankismoaren garaian izandako urte batzuetako etenaldi baten ondorioz, 1950eko hamarkadan hasi ziren berriz ere ospatzen. Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasun eta Interes Turistikoko Festa izendapena dute Nafarroako Gobernuaren eskutik.

14
Recommend
Share
Tagged in
Leave a reply

Haz clic aquí para cancelar la respuesta.

Azken berriak

  • Ituren eta Zubietako inauteriak 2017-01-05
  • Nor da Olentzero? 2016-12-12
2020 © Euskal Mitologia. Lege Oharra. Diseñu: La pecera.
Euskal Mitologia