Iraganeko secretuak

Mitoak eta Sinesmenak
delimiter image
Argizaiola

Egurrezko tailu bat da, antropomorfoa; kandela bat izaten du inguruan. Haritz edo pago egurrezkoak izaten dira, eta era askotako irudiak eta figurak izaten dituzte landuak. Tradiziozko gurtza tresna bat da, Gipuzkoako landa eremuko hainbat herritan erabiltzen dena. Herri horien artean, Amezketa nabarmentzen da.

Santu guztien egunean eta azaroaren 2an, Hil Zintzoen Egunean, erabiltzen da batez ere. Kandela eukaristia guztian egoten da piztuta, eta jabeek egurrezko pieza birarazten dute, sua itzali ez dadin.

Argizaiolaren funtzio sinbolikoa etxeko sua igortzea izango litzateke; etxeko suari eta hilei lotutako objektu bat da, haien oroimenez jartzen dena elizan, gurtza katolikoan egiten den zeremonia garrantzitsuenean.