banner_personajes

Iraganeko secretuak

Mitoak eta Sinesmenak
delimiter image
san_juan
San Joan gaua

Gabonetatik sei hilabetera, udaren solstizioaren etorrera ospatzen da, urteko gau laburrenean, hain zuzen ere. San Joan Bautistaren jaia da, eta ekainaren 24an ospatzen da.

San Joan gaueko ospakizunak paganoak dira jatorriz, eta hainbat erritu, jardun eta ohitura heredatu dira, kristautasunaren aurreko ospakizunetan oinarrituak, itxuraz.

San Joan gaua, ekainaren 23an, urteko laburrena da ipar hemisferioan, eta argiak iluntasuna garaitu duela adierazten du. Gau horretako errituen osagai nagusiak eguzkia, sua eta ura dira, eta pizten diren suek urte osoan zaintzen gaituzte gaitzetik. Elezaharraren arabera, errautsek azaleko gaixotasunak sendatzen dituzte, eta gutxienez hiru aldiz jauzi behar da horien gainetik urte on bat edukitzeko.

Euskadin bor-bor egiten dute festek San Joanen iritsierarekin batera. Herrietako festak, auzoetakoak, errituak eta suak. Gure herrietan bada ohitura bat oso sustraitua, zeinaren arabera gizon gazte edo helduek enbor soildu bat jarri ohi duten, San Joan zuhaitza, herriko plazan. Herri askotan ospatzen dute egun hori: Agurain, Arrasate, Donostia… nahiz eta Tolosan izaten den (Gipuzkoa), seguru asko, ikuskizun bereziena: zezenak, prozesioak, bertako dantzak, “bordon dantza” esaterako, arma erreseina…

Beste alde batetik, Zugarramurdiko haitzuloetan, Akelarrea egiten da San Joan gautik hurbilen dagoen larunbat gauean, eta bertan dantzatzen dute sorginek txalapartaren doinura, “zanpantzarrak” agertzen diren arte, zintzarriak joaraziz haiek uxatzeko helburuarekin.

Itzuli

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR