banner_personajes

Pertsonaia

Mitologikoak
delimiter image
Tartalo

Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Haitzuloetan bizi da, eta gazteak harrapatu eta irensten ditu. Greziar mitologiako ziklopeetan du jatorria. Erreniegako nafar mendikatearen inguruan bizi zela esaten dute.

Traganarru

Erauntsien jeinua da. Itsasoko urari, hainbat putzuri eta erreketako urgeldiei beldur diete Euskadiko hainbat herritan, jeinu jakin batzuen bizileku direlako (laminak, batez ere) eta ur hondo horietan antzinako etxe edo

Mairi

Nafarroa Beherean, Mairi esaten diote herri sinesmenen arabera berebiziko indarra duen emakumezko jeinu bati. Gainera, zenbait lekutan esaten denaren arabera, Mairi izan zen Euskal Herrian bizi izan zen gizaki zaharrena.

Mairu

Euskal mitologiaren arabera, trikuharri (mairu harri) edo harrespil (mairu baratza) asko Mairu izeneko izakiek eraiki zituzten. Gizon erraldoiak direla esaten da, eta ekialdeko eremuetako elezaharretan aipatzen dira bereziki. Mendebaldeko jentilen

Errolan

Jeinu indartsua, harri izugarri handiak jaurtitzen zituen mendi batetik bestera, edo bailara batetik bestera. Are gehiago, erraldoi hitzak pertsonaia honetan du jatorria. Orreagan, Baskoien esku hil eta Karlomagnoren iloba zen

Maru

Giza itxura duten eta bekokian bi adar dituzten pertsonaia mitikoen izen arrunta da Maru. Ataun eta inguruko elezaharren arabera, Maumendi izeneko mendian bizi da, lurpean edo haitzuloetan. Inguruko herritarrek beldur

Zezengorri

Zezengorri haitzuloetan bizi den izaki bat da. Behi edo zezen forma du, eta Mariren bizilekuak babesten ditu. Askoren ustez, Mari bera da Zezengorri.

Galtzagorri

Kultura guztiak izan ohi dituzten iratxoak dira. Oso tamaina txikiko gizon eta emakumeak dira, eta nagusiek agintzen dieten guztia egiten dute. Izenak adierazten duen bezala, galtza gorriak izan ohi dituzte,

Sorginak

Sorgina hitzak sortu hitzean eta -gin atzizkian du jatorria, beraz, jaiotzak eragiten dituela (emagin) adierazi nahi du. Euskal erlijioko apaiz emeak druida zelten antzekoak ziren, eta haien ardura ziren gurtza

Maide

Gaueko jeinu bat Maide. Etxeko tximiniatik sartzen da, gauez, bertakoek utzi dizkioten opariak jasotzeko. Gizaki itxura du, eta, elezahar askotan, Laminen lagun gisa agertzen da. Herri sinesmenen arabera, trikuharriak eraikitzeko

Hodei

Ekaitzak sortzen dituen jeinua da. Berak nahi bezala gidatzen ditu ekaitzak. Berak agintzen du klimatologian. Berak bidaltzen ditu trumoi eta tximistak; uztak galarazten ditu eta inguruko herritarrak izutzen ditu. Nekazarien

Herio

Heriotza. Sendo errotutako sinesmen baten arabera, pertsona bati hiltzeko unea iristen zaionean, hau da, lurretik beste mundu batera joateko unean, jeinu bat agertzen zaio. Arimen bila ibiltzen den eta heriotza

Gizotso

Gizon otsoa. Izaki higuingarritzat hartzen da, erdia gizona eta erdia otsoa; basoetan bizi da, eta, batzuetan, gauez agertu ohi da, katez beterik. Piztia basati hau gizakia arrazionalen eta irrazionalen arteko

Eate

Ekaitzaren, suaren, uhaldeen eta haizete bortitzen jeinua da. Gertakari suntsitzaile horiek hurbiltzen direnean, Eateren hotsa entzuten da, hurbiltzen ari diren hondamendiak iragarriz. ‘Errete’ (sutea) hitzetik dator, beraz, izena, eta litekeena

Iratxo

Gaur egun, oro har alegiazko izaki mota bat adierazteko erabiltzen da iratxo hitza, baina Bizkaiko antzinako elezaharretan, pertsonaia mitiko jakin bat zen. Iratxo jeinu bihurri bat da, gauez ageri ohi

Etsai

Deabrua da, jeinu gaiztoa eta erlijioaren etsaia. Pertsonei kalte edo min egitea du helburua, edo kalte egin dezaten eragitea. Baina ez da garaitezina, eta litekeena da maltzurkeria pixka batekin bere

Basajaun

Basoko gizaki basatia da. Jentilekin ere lotu ohi da. Natura gizakiek inbaditutako lekuetatik babesteko gelditu zen lurrean. Garaia eta indartsua da, eta belaunetaraino iristen zaio ilea. Artaldeak eta artzainak babesten

Jentil

Jentilak dira kristautasunaren aurretik Euskal Herrian bizi ziren lehenengo biztanleak. Indar gizagabea dutela esan ohi da, larruez jazten dira, eta mendian bizi dira. Harri handiak jaurtitzen dizkiete etsaiei. Menhirrak (jentilen

Lamia

Beste kulturetako sirena edo ninfen baliokidea izanik, euskal mitologiaren pertsonaia ezagunenetako bat da. Laminak izaki ederrak dira, emakume itxura dute, eta ibaietan egon ohi dira. Gorputzaren erdia gizakiarena dute, eta

Sugaar  edo  Maju

Sugaar Mari jainkosaren senarra da. Haitzuloetan bizi ziren suge hegalari baten forma du, eta oso lotua dago tximista eta trumoiei. Gurasoen aginduak betetzen ez dituzten haurrak zigortzen ditu, besteak beste.

Olentzero

Euskal haurrentzat pertsonaia mitologiko kutunena da, zalantzarik gabe. Olentzero ikazkina da, eta Gabon gauan jaisten da menditik Gabonen berri eman eta Euskal Herriko etxe guztiak opariz betetzera; zenbaitetan, ikatza ere

Ortzi

Zerua, edo hodeien gainetik ikusten duguna. Bertan daude eguzkia, ilargia eta izarrak. Zerua jainko txikia da, arra, eta Amalurren, emearen, zerbitzura dihardu.

Eguzki

Amalurren alaba da. Eguzkik ematen digu argia eta beroa, eta bere esku daude uzta onak eta txarrak. Eragin handia du, halaber, jeinuengan eta espiritu gaiztoengan, izan ere, bera agertzen denean

Ilargi

Amalurren alaba da. Antzinako elezaharren arabera, ilargia zein eguzkia ama lurraren barnetik irteten ziren, eta bertara itzultzen ziren eguneroko ibilbidearen ondoren. Jainkoaren aurpegia da Ilargi. Hilen izpirituak argitzen ditu, eta

Amalur

Lurra, ama lurra, da jainkosa nagusia. Lurra da izaki bizien bizilekua, eta bera da gure ingurune naturala sortu duen berezko bizi indarra. Hari esker bizi dira animaliak eta landareak, eta

Herensuge

Dragoi gaizto bat da, eta suge handi baten forma du (izenaren bigarren zatian adierazten den bezala). Haitzuloetan bizi da, eta gosea asetzeko baino ez da bertatik irteten. Bere haitzuloaren inguruan

Gaueko

Gauaren eta iluntasunaren jainkoa da. Ez dio gizakiari gauez lan egiten uzten, eta gauez beren balentriak eta apustuak egin ohi dituzten gazteak atzitu eta eramaten ditu berarekin. Era askotara irudikatu

Akerbeltz

Aker baten forma du, izenak adierazten duen moduan. Akerbeltz arduratzen da bere kontura dauden animaliak babesteaz; horregatik hazten zen, antzina, antxume beltz bat etxe askotan. Sorginek gurtzen dute, eta hark

Mari

Amalurren pertsonifikazioa da naturan. ‘Anbotoko dama’, ‘Aralarko dama’, ‘Muruko dama’ edo ‘Aketegiko sorgina’ izenaz ere ezagutzen da. Jainkosen erregina da Mari, eta berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak. Europa zaharreko

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR