Ortzi

Zerua, edo hodeien gainetik ikusten duguna. Bertan daude eguzkia, ilargia eta izarrak. Zerua jainko txikia da, arra, eta Amalurren, emearen, zerbitzura dihardu.

Eguzki

Amalurren alaba da. Eguzkik ematen digu argia eta beroa, eta bere esku daude uzta onak eta txarrak. Eragin handia du, halaber, jeinuengan eta espiritu gaiztoengan, izan ere, bera agertzen denean

Ilargi

Amalurren alaba da. Antzinako elezaharren arabera, ilargia zein eguzkia ama lurraren barnetik irteten ziren, eta bertara itzultzen ziren eguneroko ibilbidearen ondoren. Jainkoaren aurpegia da Ilargi. Hilen izpirituak argitzen ditu, eta

Amalur

Lurra, ama lurra, da jainkosa nagusia. Lurra da izaki bizien bizilekua, eta bera da gure ingurune naturala sortu duen berezko bizi indarra. Hari esker bizi dira animaliak eta landareak, eta

Gaueko

Gauaren eta iluntasunaren jainkoa da. Ez dio gizakiari gauez lan egiten uzten, eta gauez beren balentriak eta apustuak egin ohi dituzten gazteak atzitu eta eramaten ditu berarekin. Era askotara irudikatu

Mari

Amalurren pertsonifikazioa da naturan. ‘Anbotoko dama’, ‘Aralarko dama’, ‘Muruko dama’ edo ‘Aketegiko sorgina’ izenaz ere ezagutzen da. Jainkosen erregina da Mari, eta berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak. Europa zaharreko