lamia
DESKRIBAPENA
Beste kulturetako sirena edo ninfen baliokidea izanik, euskal mitologiaren pertsonaia ezagunenetako bat da. Laminak izaki ederrak dira, emakume itxura dute, eta ibaietan egon ohi dira. Gorputzaren erdia gizakiarena dute, eta beste erdia, berriz, animaliarena. Goiko aldean, emakume eder bat da lamina, eta beheko adarrak, berriz, ahate, ahuntz edo arrain batenak izan ohi dira, lekuaren arabera. Urrezko orrazi batez orrazten du ilea, eta gizakiak liluratu ohi ditu, galbidera eramanez. Gauez opari bat eramaten diotenei laguntza eman ohi die egunez.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR