iratxo
DESKRIBAPENA

Gaur egun, oro har alegiazko izaki mota bat adierazteko erabiltzen da iratxo hitza, baina Bizkaiko antzinako elezaharretan, pertsonaia mitiko jakin bat zen. Iratxo jeinu bihurri bat da, gauez ageri ohi dena. Ez da jeinu gaizto bat, baina gauez eta bat-batean ageri ohi denez, izugarrizko beldurra ematen du. Norbaitek, jakin-minak bultzatuta, haren atzetik joatea erabakitzen badu, sakan, arroila eta beste leku arriskutsu batzuetan barrena eramaten du. Haitzulo eta putzuetan bizi ohi da.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR