ilargi
DESKRIBAPENA
Amalurren alaba da. Antzinako elezaharren arabera, ilargia zein eguzkia ama lurraren barnetik irteten ziren, eta bertara itzultzen ziren eguneroko ibilbidearen ondoren. Jainkoaren aurpegia da Ilargi. Hilen izpirituak argitzen ditu, eta hortik datorkio izena: 'hilen argia'. Ilargi jainkosaren gurtzak sustrai sendoak zituen euskal herritarrengan. Ostirala egun berezia izaten zen euskal astean, eta hura zen, hain zuzen ere, Ilargiri eskaintzen zitzaion eguna. Ilargi izendatzeko aldaeratako bat 'irargi' da; aldaera horretan argia da 'ira' erroa. Ostiraletan elkartzen ziren sorginak eta aztiak. Ostiraletan, halaber, debekatuta zeuden jarduera jakin batzuk: garrantzizko lanei ekitea, artaldea mendira eramatea, erlauntzetatik eztia ateratzea, etab.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR