odei
DESKRIBAPENA

Ekaitzak sortzen dituen jeinua da. Berak nahi bezala gidatzen ditu ekaitzak. Berak agintzen du klimatologian. Berak bidaltzen ditu trumoi eta tximistak; uztak galarazten ditu eta inguruko herritarrak izutzen ditu. Nekazarien usteen arabera, ekaitz hodei baten forma du Hodeik, eta zeruetako jeinu edo jainkoa da. Antzinako Ortzi jainkoaren ordezkoa da; beraz, hura baino berriagoa da. Zenbait elezaharretan, Mariren seme gaiztoa da Hodei.

Harengandik babesteko, sendabide magikoak baliatzen dira, edo, bestela, Jainkoari errezatzen zaio. Donoztirin (Lapurdi), kandela bedeinkatuak pizten dira hura uxatzeko eta haren amorrua baretzeko; eta beste batzuetan, erramu hostoak erretzen dituzte etxeko suan, edo aiztoa bat jartzen dute etxeko ate nagusiaren atalasean, ahoa gorantz jarrita, hodeiak mozteko.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR