errolan
DESKRIBAPENA

Jeinu indartsua, harri izugarri handiak jaurtitzen zituen mendi batetik bestera, edo bailara batetik bestera. Are gehiago, erraldoi hitzak pertsonaia honetan du jatorria. Orreagan, Baskoien esku hil eta Karlomagnoren iloba zen Errolanen inguruan sortutako mitotik dator pertsonaia hau.

Baskoniako geografian, leku askotan daude harri handi-handiak, trikuharriak osatuz asko eta asko, eta jeinu honi erreferentzia egiten dioten izenak izan ohi dituzte:

  • Salvanen (Nafarroa) esaten dute Errolan haitzulo batean bizi izan zela hemezortzi urte bete zituen arte, berarekin bizi zen ahuntz baten esnea edanez, eta esne horri esker duela halako indarra.
  • Nafarroako beste elezahar baten arabera, berriz, Errolan Karlomagnoren osteekin Nafarrora iritsi zenean hura konkistatzeko helburuarekin, eliza bat suntsitu nahi izan zuen, hura jendez beteta zegoela. Eta horretarako, Higa mendiaren gailurrera igo zen (Elo), eta handik harri izugarri bat jaurti zuen elizaren gainera. Baina azken ahaleginean, gorotzarekin irrist egin, eta harria eta indartsua Urroz herrira (handik 5 kilometrora) amildu ziren. Oraindik han dago harria, bi metro luze eta metro bat zabal.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR