eguzkilore
DESKRIBAPENA

Amalurren alaba da. Eguzkik ematen digu argia eta beroa, eta bere esku daude uzta onak eta txarrak. Eragin handia du, halaber, jeinuengan eta espiritu gaiztoengan, izan ere, bera agertzen denean erretiratu egin behar dute haiek lur barneko bizitokietara. Eguzki izpiek jeinu jakin batzuk harrapatzen dituztenean, galdu egiten dituzte jeinuek beren gaitasunak.

Zenbait elezaharretan, Jainkoaren begia da eguzkia. Hark uxatzen ditu espiritu gaiztoak, ez dezaten beren boterea lurrean gauez gauzatu.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR