amalurra
DESKRIBAPENA
Lurra, ama lurra, da jainkosa nagusia. Lurra da izaki bizien bizilekua, eta bera da gure ingurune naturala sortu duen berezko bizi indarra. Hari esker bizi dira animaliak eta landareak, eta hark ematen dizkigu gizakioi elikagaiak zein bizitzeko behar dugun lekua. Lurrean bizi dira pertsonaia mitologiko gehienak, eta baita hildakoen arimak ere. Amalurraren fedea osoa antzinakoa da Euskal Herrian. Ekialdetik iritsitako kulturek ekarri zuten berekin jainko zerutarrenganako sinesmena. Antzina, matriarkala zen funtsean euskal kultura, eta, maila batean, horrela izan da orain dela gutxi arte. Emakumezkoak dira, beraz, jainkotasun gehienak..

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR