banner_personajes
Zugarramurdiko sorgina

Haur ipuina

sorgina

Elezaharrak dionez, Zugarramurdiko herriaren inguruan haur batzuk jolasean zebiltzala, sorgin bat agertu zen erratzaren gainean hegan, oilo lumez jantzita; akelarre batera zihoan.

Haurrak ikusi zituenean, haiengana hurbildu zen, eta haien inguruan bira bat egin eta gero, haietako bat hartu eta berarekin eraman zuen.

Horrela iritsi zen deabruzko emakumea akelarreak egiten ziren lekura, eta Aker nagusiaren aurrean agertu zen, bere zama preziatuarekin.

Berehala iritsi ziren bilerara Markina, Oñate eta Arratitik zetozen sorginak; deabruaren aginduari jarraituz, haurra hurbileneko amildegi batetik botatzeko behar zen guztia prestatu zuten.

Haurra beldurrez oihuka zegoenez, Zugarramurdiko sorginak edabe bat eman zion, Anbotoko harkaitzetako muskerren errai zukuaz egina.

Hori hartu ondoren, biraoka hasi zen haurra, eta anaiagatik gaizki esaka, harik eta sorginaren araoen ondorioz hil zen arte.

Sorginek besotan eraman zuten haurraren gorputza amildegiaren bazterreraino, eta soka sendo batez lotuta, jaurti egin zuten amildegira.

Haurraren gurasoak eskualde osoan ibili ziren, beren auzokoekin batera, haurraren bila. Baina, azkenik, haurraren gorpua baino ez zuten aurkitu, sasitza eta lahardi artean.

Handik denboraldi batera, Logroñoko epaitegian sorginkeria kontuengatik izan zen prozesuan, epaituetako batek, Magdalena Zubillaga izenekoak, aitortu zuenez, Lamiñsoroko zelaira akelarre batean parte hartzera zihoan arratsalde batean 2 haur aurkitu zituen eta haietako zaharrena hartu eta hil egin zuen, beste emakume batzuekin batera.

Orduz geroztik, bilera sataniko haiek egiten zituzten Zugarramurdiko leku hari Akelarre mendia esaten diote, gertaera haren eta bertan gertatutako antzeko beste batzuen oroimenez.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR