banner_personajes
Lamiako hondartza
lamia

Prudentzia agurearen istorio dramatikoa kontatzen da bertan. Haurdun zegoela alargundu zen Prudentzia, berak bakarrik atera zuen, beraz, semea aurrera. Inaxiok onibarrez arduratzeko adina izan zuenean, haiek guztiak saldu eta itsasoratu egin zen, hura baitzen bere ametsa.

Prudentzia oso triste, eta bakarrik, gelditu zen, eta Ibaizabalen bokalera begira egoten zen beti, semearen ontziaren oihala ikusteko itxaropenarekin.

Arratsalde batez, Berrizko tontorrean zegoela, oihal zuri bat ikusi zuen, eta korrika jaitsi zen Ondizko ihitegira; baina ontzi haren albora iritsi zenean, lurrera erori zen, eta oinaze oihu izugarria bota zuen: bihotzak engainatu egin zuen, ez baitzen Inaxioren ontzia. Ahal zuen moduan hartu zuen etxerako bidea, eta ihitegi haietan hil zen.

Une horretan, laminen kantua entzun omen zuen Prudentziak, eta haietako bat bihurtu omen zen.

Elezaharraren arabera, kantu gozo eta berezi hori entzuten omen da mendi horietatik bertako seme bat ateratzen denean.

Orduz geroztik, Ondizko ihitegiei Lamiako Hondartza esaten zaie, eta hortik datorkio izena Lamiako herriari.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR