banner_personajes
Jentilen amaiera
gentil

Elezaharren arabera, jentilak Jentilarri antzinako trikuharrian (Allaztarran haranean) desagertu omen ziren. Zeruan argi bitxi bat ikusi ondoren ezkutatu ziren, eta zaharrenak, eta jakintsuenak, honela esan zuen: “Argi horrek Kixmiren (Kristo) etorrera iragatzen du, gure arrazaren amaiera da”. Haientzat, Jesukristo beren gainetik zegoen jainkoa zen, eta ez zuten zer eginik. Horregatik, trikuharriaren azpian sartu eta betirako desagertu ziren. Mitologiaren arabera, haietako bakar bat geratu zen lurrean, eta Olentzero zuen izena. Ikazkina zen eta kristautasunera bihurtuta salbatu zen; bera izan omen zen Jesusen jaiotzaren berri eman zuena Gabon gauean.

COOKIE-EN ERABILERA

Euskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu.

ACEPTAR